3R Tokiko Enplegua - Topaketa enpresekin
Jueves, 5. Marzo 2026 10:00 13:00
Enplegua
Enplegua


Deskribapena:
SSI Taldearekin topaketa, non Urrats Bat Gehiago programa aurkeztuko digun
Edukia:
Euskarri gizarteratze-enpresaren bidez garatu den programaren aurkezpena egingo da.
Adinekoei eta egoera ahulean daudenei laguntza nola eskaintzen dien erakutsiko digute, haien autonomia sustatuz eta bakardadea murriztuz. Gainera, enplegua eta prestakuntza uztartzen ditu, Arreta Soziosanitarioko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzen lagunduz eta zainketen sektorean laneratzea sustatuz.
Horrez gain, lan-baldintzen eta kontratu-moten berri emango da saioan, eta curriculuma bidaltzeko eta erakundeak kudeatzen dituen lan-eskaintzetara sartzeko prozedura azalduko da
Noiz:
2026ko martxoaren 5ean, 10:00etan
Non:
Inguraldeko Enplegu Zentroa .- Innobak Beurko (Dolores Ibarruri, 82 Barakaldo)
Izen-emateak:
94 418 90 44 telefonoan
Plazak mugatuak dira, beraz, izena eman behar da.
